Goi errendimenduko Tabber and Stringerra, soldadura zinta bakarrez hornitua (Single Track).

Azalpena

Interkonexiorako duen sistema berritzaileari esker, Tabber MTS 2500 makinak 2400 zelulako ekoizpen ahalmen garbia eduki dezake orduko, merkatuko azkarrena bihurtuta.

Tabber MTS 2500 makina teknologia eta tamaina desberdinetako zelula prozesatzeko diseinatuta dago, eta 8 bus bar-eko zelulak ere soldatu ditzake. Bere diseinu trinkoari esker 7.5m2 baino ez ditu behar.

Eskuragarri dago MTS 5000 soluzioa, orduko 400 zelulako ekoizpen garbia lortzeko, hau da, 180Mw baino gehiago urtean.

 Bideoa

Abantailak

  • Ekoizpen handia, 90 MW urtean Tabber bakarrarekin.
  • Makina trinkoa, 7,5 m2 baino ez ditu behar. Ekoizpen lekua optimizatzen uzten dio erabiltzaileari.
  • Ekoizpen homogeneoa eta egonkorra, string guztiak soldadura zinta bakarrean fabrikatzen dira.
  • 8BB-ko zelulak ere soldatu ditzake.
  • Zelulen teknologia eta tamaina desberdinekin bateragarria.
  • Haustura indizea %0,2 baino txikiagoa.

Ezaugarri nagusiak

  • IR soldadura, kontakturik gabekoa, zelulan estresik ez sortzeko
  • Zelulen tenperaturaren kontrola, soldadura ondo dagoela ziurtatzeko
  • Prozesuaren kontrol adimenduna: parametro guztiak automatikoki doitzen dira
  • Ikusizko kontrol sistema, zelulen kalitatea ikusteko eta zelula akastunak baztertzeko.
Harremanak Newsletter