Eguzki panelak fabrikatzeko makinak - Tabber&Stringer
TS1400 Tabber and Stringerra
Oso Tabber&stringer malgua; modulu estandarrak egin ditzake edo bereziak zelula moztuekin, adibidez; erraza manipulatzeko eta ekonomikoa, eta ekoizpen ahalmen ertain-handikoa, urtean >40MW ekoitzi dezake eta.
Azalpena
Mondragon Assemblyren Tabber&stringerra erraza da erabiltzen, zehatza eta fidagarria. Parametro batzuk aldatu baino ez dugu egin behar stringa berehala aldatu ahal izateko.
Eguzki prozesu eta ekipamenduen gainean dugun ezagutza eta esperientzia teknologikoari esker, gure ekipoak diseinu modularrak eskaintzen ditu eta kostu txikiko eta errendimendu handiko funtzio aurreratuekin.
Tabber&Stringerrak nabarmentzeko moduko lau elementu nagusi ditu: Zelulen kalitatea ikuspen artifizialaren bidez kontrolatzeko sistema; IR soldadura prozesuaren kontrol aurreratua; serboeragingailuak eta 2,3,4 eta 5 bus bar ere dituzten ribbonak elikatzeko sistemak.
Abantailak
- Ikusizko kontrol sistema, zelulen kalitatea ikusteko eta zelula akastunak detektatu eta baztertzeko.
- Zelulen tenperaturaren kontrola, soldadura ondo dagoela ziurtatzeko
- Denboraren kontrola autodiagnostikoa egokia izateko
- Prozesuen errezeta kopuru mugagabea, non modelo edo modulu berak prozesuko hainbat parametro har ditzakeen, erabiltzen diren materialen arabera.
- Malgutasuna zelulen modelo eta neurri desberdinak prozesatzeko, aldaketarako denbora oso txikia izanik. Zelula moztuekin egiten dugu lan. Baita 6.”-ko 1/6 zelulak ere.
Ezaugarri nagusiak
- IR soldadura, kontakturik gabekoa, zelulan estresik ez sortzeko
- Fluxa bus barraren gainean dosifikatzea, zelula ukitu gabe
- Inklinazioaren aurkako sistemak, ribbonaren linealtasuna hobetzeko
- Ikuspen artifiziala
Zelularen parametroak | |
Zelularen dimentsio tartea | Moztu 6”: ½”;1/4”,1/6”-ko gelaxkak. Aztertuko dira beste tamaina batzuk. |
Zelularen lodieren tartea | 160 - 300 µm |
Zelularen geometria | Denak |
Tabak | |
Tab kopurua zelulako | 2 -3-4-5 |
Tab arteko tartea | Tab arteko tartea: 2BB: 78 edo 75; 3BB:52;4BB: 39;5BB: 31,2 (Gutxienez 25mm) |
Tabak soldatzeko prozesua | Etengabea |
Stringak | |
Zelula kopurua stringeko (125 x 125 mm) | 15 |
Zelula kopurua stringeko (156 x 156 mm) | 12 |
String luzera maximoa | 1960 mm |
Zelulen arteko tartea stringaren barruan | 2,5 - 160 mm (handiagoa, eskaripeko) |
String paraleloen kopuru maximoa muntaketa unitatean | 8 |
Modulu tamaina maximoa (L x A) | 2000 x 1100 mm |
Modulu tamaina minimoa (L x A) | 1400×600 mm |
Tabbing eta stringing | |
Zelulen lerrokadura | Ikuspen Sistema |
Tabbing eta stringing prozesua | Urrats bat |
Fluxua aplikatzeko metodoa | Automatikoa, kontakturik gabea |
Soldatzeko prozesua | IR |
Zelulak garraiatzeko sistema | |
Tabbing eta stringing | Walking Beam |
Karga eta deskarga | |
Zelula kopuru maximoa kaseteko (bufferra) | 200 zelula (5 kasete bufferreko) |
Zelulen deskarga | Adept S800 Scara Robot |
Stringen deskarga | Layup kristal gainean |
Prestazioak | |
Produkzio maximoa / nominala | 1400/1300 zelula/h |
Zelula hausturen batez besteko erlazioa | <%0,2 (egiaztatutako zelulekin) |
Aire eta elektrizitate hornidura | |
Aire konprimituaren presioa eta fluxua | 5 bar, 750 NL/min |
Instalatutako potentzia | 31 kW (trifasikoa, 380-420 V, 50-60 Hz) |
Energiaren kontsumoa berotze aldian | 12 kWh |
Energiaren kontsumoa | 6 kWh |
Dimentsioak | |
Pisua | 4000 kg |
L x zabalera (+banda garraiatzaileak) x H | 6,5 x 3,2x 2,1 m |
Sistemaren kontrola eta softwarea | |
Hardwarea | Beckhoff PLCa ukimenezko pantailarekin |
Urrutiko diagnostikoa egiten uzten duen softwarea | Bai |
Eskuratutako datuak Access eta Excelekin bateragarriak | Bai |