CONTRACT MANUFACTURING

Industria prozesuak automatizatzeko fabrikazio lerroen diseinuan, fabrikazioan eta muntaketan adituak gara, eta, merkatu honetan berrogei urte baino gehiagoko esperientzia dugunez, goi mailako soluzioak eskaintzen dituen lider gisa finkatu gara gure bezeroentzat.

Gure aditu taldea gai da ingeniaritza mekanikoaren, elektrikoaren eta elektronikoaren arloan goi teknologiako soluzioak eskaintzeko, bere ezagutza tekniko eta esperientzia zabalekin, bai eta hainbat sektoretako produktuen muntaketan ere.

Mondragon Assemblyn esperientzia handia dugu prozesu hauetan:

  • Industria osagaietarako fabrikazio lerroen planifikazioan eta diseinuan
  • Nazioarteko hornidura katean, automatizazio sistemetan liderrak diren jatorrizko ekipoen fabrikatzaileekin nazioarteko hitzarmenak eginda
  • Linea estandarrak eta egokituak muntatzea, programatzea eta doitzea
  • Bezeroaren instalazioetan ekoizpen lerroak nazioartean hornitzeko zerbitzua

Gure nazioarteko ekoizpen sareak eta egindako 1.500 proiektu baino gehiagok aukera ematen digute ekoizpen prozesuen eraginkortasuna areagotu eta barne konplexutasuna murriztu nahi duten bezeroentzat irtenbideak eskaintzeko, gure zerbitzuak munduko edozein lekutan azpikontratatuz.

Harremanak Newsletter