Albisteak

Mondragon Assemblyk bere 2023ko Iraunkortasun memoria eta informazio ez finantzarioaren egoera argitaratu du

6 ekaina, 2024

Txosten horretan, euskal kooperatibak praktika jasangarriekin duen konpromisoa sakontzen du, 2023an izandako mugarri eta lorpen nagusiak nabarmenduz.

mondragon-assembly-publica-su-informe-de-sostenibilidad-eu

Mondragon Assembly Taldeak 2023ko Iraunkortasun eta Informazio Ez Finantzarioaren Egoerari buruzko Memoria ezagutarazi du. Txosten hau GRI-EINF araudiaren arabera egin da, eta enpresak iaz izandako gertaeren, lorpenen eta lortutako emaitzen laburpen xehatua eskaintzen du.

“2023. urtea emaitza positiboak izan dituen urtea izan da Mondragon Assemblyrentzat. Salmenta-helburutik gertu egon gara, baina aurreikusitako emaitzak hobetu ditugu, eta, batez ere, 2024rako zorro bikaina lortu dugu. 2023a erronka handiko urtea izan dela esan dezakegu, lan-karga handikoa eta hainbat sektoretan dibertsifikatutako proiektu berri ugarirekin. Etorkizunari ilusioz eta gogoz aurre egiten diogu, gure ingurunean eragin positiboa sortzen jarraitzeko eta egunero eraikitzen dugun gizartearekin legatu hori errazteko konpromisoa hartuta “, nabarmendu du Mikel Gantxegi Mondragon Assembly Taldeko Zuzendari Nagusiak.

Memoriak, emaitza finantzarioak eta operatiboak islatzeaz gain, Mondragon Assemblyk iraunkortasunarekin eta erantzukizun sozialarekin duen konpromisoa azpimarratzen du, gardentasunaren eta kontuak ematearen nazioarteko estandarrekin bat eginez.

Egin klik 2023ko ekitaldiko Iraunkortasun eta Informazio Ez Finantzarioaren Egoeraren Memoria bistaratzeko.

Harremanak Newsletter