Mondragon Assembly-k -k ijezteko makina berri bat garatu du visual-ekin batera, eta konpainiaren kapitalean sartu da
Zazpi urtez hainbat proiektutan lankidetzan aritu ondoren eta produktu berritzaile bat elkarrekin garatu ondoren, Mondragon Assemblyk QHD Visual Automation Equipment Co., Ltd Asiako konpainiaren %60 eskuratu du, eta, horri esker, eguzki merkatuan duen posizioa sendotu ahal izango du, eta merkatuko ijezteko makinarik berriena bere portfolioan sartu.
Pad-Press multistack ijezteko makina, mintzik gabe ijezteko soluzio berria eta merkatuko eraginkorrena
Makina berritzaile horri esker, bezeroek kalitate goreneko soluzio bat eskaini ahal izango dute, merkatuan lehiakorragoak izateaz gain. Bi konpainiek elkarrekin egindako garapenari esker, Mondragon Assemblyk eta VISUALek ijezkailu bat garatu dute, ijezketa prozesuan kalitaterik goreneko prestazioak eskaintzen dituena. Horri gehitu behar zaio mintzik gabeko soluzioak ekipoaren eraginkortasun globala (EOO) nabarmen hobetzea ahalbidetzen duela, geldialdi denborak nabarmen murrizten direlako.
Ijezketaren prozesu osoan mintzik ez erabiltzeak aukera ematen die bezeroei linearen kostu operatiboak murrizteko; onura hori da ekipoaren bereizgarria eta merkatuan irtenbide eta produktu lehiakorragoak eskaintzea ahalbidetzen duena. “Urrats hau funtsezkoa izan da ijezteko makina berri honen garapenean; izan ere, Pad-Press Membrane-free sistemarekin gure bezeroek ijezketan kalitaterik onena edukitzeaz gain kostu operatiboa nabarmen murriztuko dute, bai eta makinaren erabilgarritasuna handitu ere”, baieztatu du Oier Aliagak, Eguzki Negozioko Prozesuen zuzendariak eta soluzio berri honen garapenaren arduradunak.
Ijezteko makina berri honek edozein modulu fotovoltaikorako balio du, baina Glass-Glass moduluetarako bereziki diseinatuta dago, merkatuko joerekin eta BIPV, VIPV edo Integrated Photovoltaics moduko aplikazio berriekin bat etorriz. Soluzioak aurretik aipatutakoez gain beste onura batzuk ere baditu, hala nola presio hidraulikoa kontrolatzeko sistema berritzaile bat, panelaren kalitaterik onena, lerrokadura eta uniformetasuna bermatzeko, eta “Edge-pinching” efektua erabat saihesteko. Eta ijezketan ere alderdi kritikoa den berokuntza sistemari dagokionez, ijezteko makina honek berotzeko 2 plater ditu, eta, horri esker, ijezketaren ziklo denbora hobetzen da.
Mondragon Assemblyk eguzki merkatuan duen posizioa sendotzen jarraitzen du.
Visualekin lankidetzan 7 urte eman ondoren garapen berri honen arrakastaren ondoren, Mondragon Assemblyk QHD Visual Automation Equipment Co enpresaren kapitalaren %60 eskuratu du, eguzki panelak fabrikatzeko giltza eskurako linea automatikoen hornitzaile global gisa finkatzen jarraitzeko. Azken hori goi teknologiako enpresa txinatar bat da, esperientzia luzekoa eta PV moduluak ijezteko ekipoak, automatizazioak eta ikuskapen bisualeko sistemak diseinatzen eta fabrikatzen diharduena. Qinghuangdao hirian du egoitza, eta eguzkiaren, kristalaren eta zeramikaren industriarako automatizazio soluzioen hornitzailea da.
“QHD Visual Automation Equipment Co., Ltd gure Plan Estrategikoaren bide orriaren zati bat da, bertan erabaki baikenuen aliantza berriak bilatzeko proaktiboak izan behar genuela, negozio aukera berriak sortu ahal izateko eta lehiakideen aurrean lehiatzeko dugun abantaila indartu ahal izateko”, adierazi du Iñaki Madinak, Eguzki Negozioko zuzendariak. Eta hala izan da, urteko lehen hiruhilekoan amaitu dira-eta erosketa horren azken xehetasunak. “Visualentzat ere urrats bat da mugarri berri hau, aliantza berri honek aukera emango baitigu elkarrekin lanean jarraitzeko, bai soluzio berriak garatzen, bai gure produktuak maila globalera eramaten, eta etorkizunean zalantzarik gabe agertuko diren erronka eta aplikazio berriei erantzuteko ere bai”, gaineratu du Lui jaunak, QHD Visual Automation Equipment Co., Ltd.-ko CEOak
Bi konpainien artean dauden sinergia ugariek irtenbide berriak eta berritzaileak garatzen lagunduko dute, eta, era berean, bi enpresentzat bezero eta merkatu berriak lortzea erraztuko dute. “Erabat ziur gaude mugarri berri honek elkarrekin lan egitera eramango gaituela, gure negozioan automatizazio soluzio berritzaileak garatzeko, merkatu kuota handitzeko eta, horrela, giltza eskurako lineen fabrikatzaile global gisa dugun posizionamendua sendotzeko. Bi aldeentzako onura garbia “, nabarmentzen du Madinak.
Mondragon Assemblyri buruz
Nazioarteko talde bat da, automatizazio eta mihiztadura soluzioak garatzen espezializatua. Espainiako enpresa nagusia, kooperatiba bat dena, 1977an sortu zen, eta ekoizpen eta mihiztadura teknologien automatizazioaren arloan aitzindarietako bat da. MONDRAGON ASSEMBLY hiru jarduera eremutan banatzen da: Eguzki energia, E-mugikortasuna eta energia biltegiratzea, eta Automatizazioa. Giltza eskurako ekoizpen lineak eta makinak garatzea eta contract manufacturing dira arlo horietako bakoitzean egiten dituen jarduera nagusiak, eta munduko edozein lekutan soluzioak eskaini ditzake bere sei ekoizpen lantegien eta hiru bulego tekniko eta komertzialen bidez.
Mondragon Assembly MONDRAGON Corporationeko kidea da, Europako enpresa talderik handienetako bateko kidea, alegia.
QHD Visual Automation Equipment Co., Ltd.-i buruz
QHD Visual Automation Equipment Co., Ltd goi teknologiako enpresa txinatar bat da, esperientzia luzekoa eta PV moduluak ijezteko ekipoak, automatizazioak eta ikuskapen bisualeko sistemak diseinatzen eta fabrikatzen diharduena. Gaur egun Qinghuangdao hirian (Txina) du egoitza, eta gorabidean dagoen tokiko eragile nagusietako bat da. Enpresak I+G gaitasun handia du eta tokiko bezeroen oinarri ona, batez ere eguzki energia fotovoltaikoaren, beiraren eta zeramikaren sektoreetan.