Albisteak

Ekainaren hasieran, maskarak fabrikatzeko beste 6 lerro entregatuko ditu Mondragon Assemblyk

25 maiatza, 2020
MA-entregara-junio-6-lineas-fabricacion-mascarillas

Proiektu honekin, 15 dira jada euskal kooperatibak azken asteetan guztira garatu dituen fabrikazio lerroak, eta une honetan horrelako ekipamenduen eragile garrantzitsua da estatu mailan. 

Mondragon Assembly lanean ari da bere bezeroei maskaren ekoizpenerako soluziorik hoberenak eskaintzeko, eta horren emaitza da azken bi hilabeteetan maskarak fabrikatzeko makinen 15 eskari lortu dituela, horietatik 13 maskara kirurgikoen fabrikaziorako direlarik, eta 2 FFP2 motako maskaren fabrikaziorako.

Horrela, hain zaila den egoera honetan, Mondragon Assembly erakusten ari da garapenerako gaitasun handia duela eta premia kolektibo bati –esaterako, une honetan maskarak hornitzeko daukagun premia– erantzuteko gai dela.

Mondragon Assembly, maskaren ekoizpenerako makinetan espezializatutako fabrikatzailea

Kooperatibak esperientzia zabala eta goi mailako teknologia dauzka medikuntzaren sektorean oro har eta maskaren fabrikazioan bereziki.

Bere eskaintzan sartzen dira, batetik, babes maila handiko maskaren (maskara autoiragazleak, eta FFP2 eta FFP3 maskarak) fabrikaziorako lerroak, eta bestetik, maskara modelo sinpleagoak, hala nola kirurgikoak, fabrikatzeko lerroak ere. Makina horiek, produktibitate maila handia eskaintzeaz gain, FFP2/FFP3  maskaren kasuan orduko 1.800 unitate eta kirurgikoen kasuan orduko 4.000 unitate ere ekoizten baitituzte, Europako araurik zorrotzenak eta CE markari buruzko legea betetzen dituzte.

Informazio gehiagorako, deskargatu FFP2
eta FFP3 maskaren lerroaren fitxa.

Informazio gehiagorako, deskargatu
maskara kirurgikoen lerroaren fitxa:

Harremanak Newsletter