Moduluetako teknologia
Mondragon Assemblyren ikuspegitik, ekoizpen lerro fotovoltaiko batek ezaugarri hauek izan beharko lituzke:
- Unean uneko teknologiara egokitu beharko litzateke, gaur egun lehiakorra izateko.
- Muga bat ez izatea zelulen eta moduluen teknologiek etorkizunean izan dezaketen bilakaeretarako.
Gure lerroetan hau eskaintzen dugu:
- Errendimendu handiko makina espezifikoak oraingo eta etorkizuneko teknologiarako.
- Etorkizuneko teknologiak erraz (eta modu eraginkorrean kostuei dagokienez) inplementatzeko aukera ematen duten lerro modularrak.
- Lerro malguak, erraz eguneratu daitezkeenak eta gaur egun dauden nahiz etorkizunean izango diren zelula eta teknologia mota guztien erabilerara egokitu daitezkeenak.