Modulo fotovoltaikoen testatzea
Makina indibidualak
Gure soluzioek teknologiarik aurreratuenak erabiltzen dituzte modulo fotovoltaikoen errendimendu egokia bermatzeko.
Eguzki simulatzailea
Deskribapena
Makina honek serieekiko erresistentziaren ebaluazio zuzenekoa eta erraza egiten du moduluaren potentzia kalkulatzeko, ondoren neurketak makinaren ordenagailuan gordetzen ditu eta moduluaren etiketa inprimatzen du bere barra kodearekin eta neurtutako potentziarekin.
Ezaugarri nagusiak
- A+A+A+ simulatzaileak
- Gehieneko espektro tartea: 300-1200 nm
- Xenon edo LED teknologia
- Guztizko irradiazio tartea: 200-1200 W/m2
- IEC estandarra
- Ziklo denbora: < 20 segundo
- MES sistemarekin integratzen erraza
Moduluetako teknologia
- Zelula motak: HJT, TopCon, Mono-PERC eta POLY
- Modulu markodunak eta markorik gabekoak
- Zelula osoak eta ebakiak
- Aurpegi batekoak zein aurpegi biko moduluak
EL makina
Deskribapena
EL ikuskapen sistemak definizio handiko kamerak ditu, eta, horri esker, erraz antzeman daitezke akatsak, hala nola mikropitzadurak, eremu ilunak eta zirkuitulaburrak.
Ezaugarri nagusiak
- Irudia azkar eta erraz eskuratzea
- Autoegiaztapenerako softwarea
- Ziklo denbora: < 20 segundo
- Doitasuna: 1px = 0,17 mm
- MES sistemarekin integratzen erraza
Moduluetako teknologia
- Zelula motak: HJT, TopCon, Mono-PERC eta POLY
- Modulu markodunak eta markorik gabekoak
- Zelula osoak eta ebakiak
- Aurpegi batekoak zein aurpegi biko moduluak
Hi-pot ikuskapena
Deskribapena
Ekipo honek panelaren isolamendu elektrikoaren testak egiten ditu.
Ezaugarri nagusiak
- IEC estandarra
- Proba mota hauek egin daitezke:
- Erresistentzia dielektrikoa
- Jarraitutasun eta efizientziako probak
- Isolamendu erresistentzia
- MES sistemarekin integratzen erraza
Moduluetako teknologia
- Modulu markodunak eta markorik gabekoak
Ikuskatze prozesua
Deskribapena
Moduluaren ikuskatze automatikoa edo manuala, lerroaren bukaeraren aurretik kalitatea ziurtatzeko.
Ezaugarri nagusiak
- Manuala edo automatikoa, aukeran
- Zelulen eta stringen matrizearen kontrola
- Zelula hautsiak edo pieza galduak
- Ribbon deslerrokatuak edo hariaren akatsak
- Burbuilak edo ijezketako beste akats batzuk
- Kanpoko moduluaren dimentsioak eta markoaren zurruntasuna
- Beste ezaugarri batzuk, eskaripean
- MES sistemarekin integratzen erraza