Tabber & Stringerrak
Makina indibidualak
Gure Tabber & Stringerrak zehatzak, fidagarriak eta erabiltzen errazak dira. Gure teknologia egiaztatua, diseinu modularrarekin eta dituen ezaugarri aurreratuekin batera, jabetza kostu oso txikia eta produktibitate handia dakartzate.
Tabber & Stringerren aukera zabala dugu, ekoizpen premia guztietara egokitzen direnak.
Deskribapena
Gure Tabber & Stringerrek zelula fotovoltaikoak soldatzen dituzte ribbon laua edo hariarekin, horiek elkarrekin konektatzeko eta stringak sortzeko. Ondoren, stringing prozesua amaitu eta berehala, lay-upean jartzen dira.
Abantailak
- Gutxieneko aldaketa denbora
- Kalitate kontrol hobetua zelulen eta stringerren ekoizpenean
- MES sistemarekin integratzen erraza
- Autodiagnostikoa
- Ergonomikoa, makinaren pieza guztietara erraz iristeko modukoa
- Makina txikia, muntatzen erraza, eta behar duen lekua optimizatzen du
- “Continuous Stringing” prozesu patentatuta
Ezaugarri nagusiak
- Kontakturik gabeko IR Soldaduraren teknologia
- Flux kontakturik gabe banatzeko sistema
- Zinta serbo-pultsuduna
- Anti-camber sistemak, ribbonaren zurruntasuna hobetzeko
- Prozesu desberdinetarako askotariko errezetak
- Zelulen posizionamendua eta stringerren ikuspeneko egiaztapena
- Zelulen tenperatura hainbat fasetan kontrolatzea
Moduluetako teknologia
- Zelulen tamaina, M12 arte (210 mm)
- 16 BB arte
- BIPV moduluetarako egokia
- Zelula motak: Poly, Mono, Mono PERC eta TOPCON
- Zelula ebakiak eta aurpegi biko zelulak
MTS ECA: HJT zelulen konexioetarako irtenbiderik onena
Abiadura handiko Tabber & Stringer, orduko 1600 zelulako edukierarekin.
MTS 3000: Track bakar bateko munduko Tabber & Stringer azkarrena
Abiadura handiko Tabber & Stringerra, orduko 3000 zelula ere egiteko ahalmena duena.
MTS 5000: Errendimendu eta efizientzia handiko Tabber & Stringerra
Abiadura handiko Tabber & Stringerra, orduko 5000 zelula ere egiteko ahalmena duena.