MONDRAGON ASSEMBLY MERKATU BERRIETAN SARTZEKO PREST, MEDIKUNTZA ETA FARMAZIAKO SEKTOREEN BITARTEZ.
Mondragon Assembly Pharmapack Europa 2015 azokan egon da duela gutxi, eta orain proiektu mediko eta farmazeutikoekin merkatu berrietan sartzeko itxaropena du.
Mondragon Assembly produkzio ekipamenduen fabrikatzaile eta hornitzaile liderretako bat da munduan, medikuntzaren eta farmaziaren merkatuetan.Alemaniatik, Frantziatik, Suitzatik, Turkiatik, Eslovakiatik eta Espainiatik etorritako operadoreen bisita ugari izan ditu.
“Gure helburu nagusia da merkatu berrietan sartzea mundu osoan kontratuak ziurtatzeko eta proiektu berriak garatzeko”, adierazi du Juan Ignacio Etxarrik, Makina berezien negozioko arlo zuzendariak.Mondragon Assemblyk hainbat merkatutan dihardu, esaterako automobilgintzakoan, eguzki energiakoan, osagai elektronikoetakoan, eta beste batzuetan.Bere misioa da bezeroei soluziorik bikainenak saltzea, dibertsifikazioaren bitartez eta merkatu desberdinetan jardunda.
Automatizazio industrialeko enpresa bat denez, Mondragon Assemblyk fabrikazio ekipamenduak egiteko soluzio automatizatuak eskaintzen ditu medikuntza eta farmaziako sektoreen merkatuetan.
PHARMAPACK
Pharmapack Europa azokan nazioarteko 300 fabrikatzaile eta hornitzaile baino gehiago egon dira, bai eta 3.100 bisitari inguru ere, horietatik %44 60 herrialde desberdinetako negozio ordezkari zirelarik.