NTN-SNR-K MONDRAGON ASSEMBLY FRANTZIA AUKERATU DU 2016KO URTEKO HORNITZAILERIK HOBERENA
MONDRAGON ASSEMBLY FRANTZIA 2016ko “hornitzailerik hoberena” izendatu dute Makina Berezien eta Muntaketa Lerroen kategorian. Izendapen NTN-SNR enpresaren eskutik etorri zaio, zeina goi teknologiako errodamenduen diseinuan eta fabrikazioan liderra baita. Ekitaldia ekainaren 29an egin zen, Annencyko Imperial Palacen, Frantzian, eta bertan egon ziren gonbidatutako enpresa ugari, bai eta NTN-SNR enpresaren goi ordezkariak ere.
Ekipoen diseinuan, fabrikazioan eta horniketan lortutako bikaintasuna eta enpresaren kalitatea, berrikuntza, lehiakortasuna eta zerbitzua aitortzen zaizkio sari honen bidez. Ekitaldian zehar, NTN-SNRk automobilgintzaren merkatuaren gainean duen ikuspegia azaldu zuen, bai eta etorkizunari begira dituen estrategiak ere, eta bereziki azpimarratu zituen kalitatea eta lehiakortasuna. Hamaika kategoriatan banatu ziren sariak, eta saridunak Mondragon Assemblyk moduan konpainiaren espektatibak zabal ase dituzten hornitzaileak izan ziren.
Saria Sebastien Bardek eta Felix Remirezek jaso zuten M. Bardeten eskutik, zeinak gure ekintza guztietan bikaintasuna bilatzen jarraitzera animatu baitzituen. Eguna amaitzeko bazkari goxo bat egin zen.