Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY FRANTZIAk MUNTAKETA LERRO AUTOMATIKO BAT INSTALATU DU ETXEAREN SEKTORERAKO

10 apirila, 2017

Duela gutxi Mondragon AssembLyk etxearen sektorerako diren instalazio sanitarioetako piezak muntatzeko eta bidaltzeko instalazio oso bat entregatu du Frantzian. Lerroak hainbat modelo fabrikatu ditzake, merkatuan unean-unean dauden premien arabera. Instalazioan azken produktuaren osagai guztiak muntatzen dira, produktu mota bakoitzaren arabera aukeratuta eta une oro egindako eragiketa guztien kalitatea egiaztatuta. Era berean, produktua muntatu eta egiaztatu ondoren, enbalaje eta sailkapen lerro batera igarotzen da. Gune horretan, fabrikatutako pieza bakoitzari plastikoa jartzen zaio eta babes moduan edukiko duen zorroa termokonformatzen da. Kutxak fabrikatu eta produktuekin bete ere egiten da, azkenean kutxak itxi eta etiketatzeko, bidaltzeko prest utzita. Ia 700 pieza muntatu eta bidaltzeko prest utzi ditzake ordu batean.

Lerroak fabrikazioa monitorizatzeko sistema informatiko indartsu bat dauka, eta plantako ordenagailu zentralarekin konektatu daiteke.

Lerro horrek oso garbi erakusten du zer gaitasun handiak dituen MONDRAGON ASSEMBLY FRANTZIAk bezeroei kudeatzen erosoak diren eta balio erantsi handia duten giltza eskura erako soluzioak proposatzen.

Konpainiaren Youtube kanalean ikusi daitezke hainbat sektoretarako egin diren Muntaketa lerro batzuk.

Harremanak Newsletter