Uncategorized @eu

MONDRAGON ASSEMBLYK 200 MW-EKO LERRO BAT ENTREGATU DU INDIAN

31 urtarrila, 2017

Mondragon Assemblyk erabat automatizatuta dagoen giltza eskura erako 200 Mw-eko lerro bat saldu dio Indiako Bharat Heavy Electricals Limited (BHEL) enpresa ezagunari, zeinak modulu fotovoltaikoak fabrikatzen dituen, beste gauza askoren artean. Lerroa Bangaloren dago kokatuta.

Lerroak merkatuko teknologiarik aurreratuena du, eta 120 modulu ekoitzi ditzake orduan.

Industria Astunen eta Enpresa Publikoen ministro Anant Geete jauna egon zen inaugurazio ekitaldian.

Entrega honekin Mondragon Assemblyk Indiako merkatuan duen posizioa sendotu du,  eta Mondragon Assembly India Pty Ltd filialaren bitartez eskainiko du laguntza tekniko eta komertziala.

Harremanak Newsletter