Uncategorized @eu

MONDRAGON ASSEMBLYK FRANTZIAN LORTU DU ISO 9001:2015 EGIAZTAGIRI BERRIA

5 abendua, 2016

MONDRAGON ASSEMBLYk ISO 9001:2005 ziurtagiria lortu du Orangen, Frantzian, duen lantegian. Horrela, frogatuta gelditzen da bere diseinu, ingeniaritza, fabrikazio eta kudeaketa prozesuak Kalitatea Bermatzeko Sistema eraginkor, zorrotz eta oso baten arabera burutzen direla, eta, hori, kalitate handiko eta errendimendu altuko produktuetan islatzen da eta baita gure bezeroei ematen diegun arretazko zerbitzuan ere.  MONDRAGON ASSEMBLY Orangek betidanik erakutsi duen kalitate maila enpresaren maila eta jarduera guztietarako kalitate politika argi eta zehaztuan gauzatzen da.

MONDRAGON ASSEMBLY Frantziako lehen enpresatakoa izan da arauaren 2015 bertsio berriaren arabera egiaztatzen.  ISO 9001 arauaren berrikuspen garrantzitsua da, eta gaur egun enpresek dituzten erronketan oinarrituta garatu da. Ez da, aurrekoa bezala, bakarrik kalitatea kudeatzeko tresna bat, horretaz gain, enpresa era globalean hobetzeko esparru esanguratsua ere eskaintzen baitu, bezeroaren gogobetetzearen eraginkortasunari eta hobekuntzari esker. Enpresaren epe luzeko analisia estrategikoa ere barneratuta du. Horrela, bada, ISO 9001 bertsio berriak honakoak nabarmentzen ditu: kudeaketa areagotzea, erakundeko prozesuen eta hierarkia funtzionalen arteko interakzioen kontrola eta enpresaren inguru sozio-ekonomikoa kontuan izan eta aztertzeko premia.

Harremanak Newsletter