MONDRAGON ASSEMBLYk BERE SHOWROOMA INAUGURATU DU
Mondragon Assemblyko Eguzki negozioak showroom modernoa inauguratu du Aretxabaletako plantan, modulu fotovoltaikooen fabrikaziorako azken teknologiaz hornituta. Instalazioak 200m2 ditu eta makinak hauek ditu barruan:
- Tabber & Stringer
- EL
- Ijezkailua
- Sun simulagailua
Gainera, fabrikazio lerroan Mondragon Assemblyren azken garapenak ere ikusi ahal izango dira, adibidez, krista-kristal aurpegi biko modulua.
Instalazio honekin Mondragon Assemblyk berrikuntza jarduera gehiago egin ahal izango ditu bai ekipamendu mailan bai modulu mailan, eta errazago edukiko du teknologia berriak garatzea eta erabiltzea.
Instalazio honen beste abantaila bat da bezeroek makinak funtzionamenduan ikusi ahal izango dituztela tokian bertan eta bere produktua garatu ere garatu ahal izango dutela Mondragon Assemblyko adituekin batera. Bezero berriak trebatzeko ere balioko du.
Mugarri berri honekin, Mondragon Assemblyk sendotzen jarraitzen du ekoizpen fotovoltaikoaren kateko aktore nagusietako bat gisa.