Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLYK BULEGOA IREKI DU INDIAN

28 azaroa, 2016

Azken urteetan Indiako merkatu fotovoltaikoak gorakada handia eduki du, eta mundu mailako garrantzitsuenetako bat izatera heldu da.  Indiako eskaerari eraginkortasunez aurre egin ahal izateko, Mondragon Assemblyk bulego bat ireki du Delhin.

Horrela, Mondagon Assemblyk Indiako merkatuaren esku jarriko du azken urteetan eguzki moduluen fabrikazioan eskuratu duen esperientzia, eta 15 y 200Mw arteko giltza eskura erako soluzioak eskainiko ditu.

Lantegi horri esker, Mondragon Assembly bere bezeroen ondoan egongo da merkaturatze prozesuan zehar eta laguntza zerbitzu azkarra eta kalitate handikoa eskainiko du herrialde osoan.

Lantegi hori irekita, jada munduko zazpi tokitan dago kokatuta Mondragon Assembly, Espainia, Frantzia, Alemania, Mexiko, Txina eta Brasil.

Harremanak Newsletter