MONDRAGON ASSEMBLY-K BERRIZ ARRAKASTA BRASILGO “INTERSOLAR SOUTH AMERICA” AZOKAN
8 iraila, 2016
Aurten ere Mondragon Assemblyk bere produktu eta nobedadeak erakutsi ditu Latinoamerikako eguzki sektoreko prestigio handieneko azokan. Azoka-egunetan -abuztuaren 23tik 25era- Latinoamerikako hainbat bezero gerturatu da erakustokira, Brasil eta Mexikoko enpresa lokalak batez ere.
Latinoamerikako sektore fotovoltaikoa goren aldian dago azken hiru urteotan gutxi gorabehera eta Latinoamerikako GTM Research-en arabera, aurreikusitako proiektu-zorroak goranzko joera izango omen du, batez ere Brasilen.
Mexikon eskaria gelditu egin da energiaren legeria berriagatik eta horrek eguzki-sektorean ziurgabetasuna sortu du.
Beste behin ere Mondragon Assemblyk erakustoki propioa aurkeztu du eta bezeroengandik harrera oso ona jaso du.