Albisteak

ATUOMOBIL-SEKTOREAREN PROIEKTU ESTRATEGIKOA

11 uztaila, 2016

Mondragon Assemblyren nazioarteko presentziari esker, konpainiak automobil-sektoreko proiektu estrategiko bat lortu du. Automobilaren motorraren osagai bat produzitzeko bi linea automatiko diseinatu eta fabrikatuko dira. Proiektuak 3 milioi euro baino gehiago balioko du eta Mexiko eta Txinako plantetan garatuko da; lineen diseinua Mexikon egingo da eta Mexiko eta Txinan jarriko dira martxan. Horrela, zerbitzu globala eta integrala eskainiko zaio gure bezero estrategikoetariko bati.

Mondragon Assembly irtenbide integralak eta osagai industrialak fabrikatzeko muntaketa lanak eskaintzen dituen nazioarteko talde bat da. Nazioarteko presentziari esker, erakundeak zerbitzu integrala eta mundu mailako kalitate gorenekoa eskaintzen du.

Harremanak Newsletter