MONDRAGON ASSEMBLYREN ARRAKASTA HANDIA INTERSOLAR EUROPE AZOKAN
Beste behin ere Mondragon Assemblyk bere produktu eta berrikuntzak aurkeztu ditu Europa mailako eguzki-sektoreko erakustoki garrantzitsuenetariko batean. Hiru egun iraun duen ekitaldian, ekainaren 22tik 24ra, Mondragon Assemblyren erakustokia Asia, Afrika eta AEBtako hainbat bezerok bisitatu du.
Antolakundeak parte-hartzeari buruz egindako aurreikuspen guztiak erabat gainditu dira, izan ere, estimatzen da 160 herrialdeko 43.000 pertsona baino gehiago gerturatu dela azokara.
Iazkoarekin alderatuta, %35 erakuskari gehiago izan dira eta erakusketa-eremua %8,4 handiagoa izan da; azokaren arrakasta handia izan da eta Europa mailan sektorearen lidergoa sendotu egin da.
Aurten ere Mondragon Assemblyk bere erakustokia jarri eta bezero guztien harrera ona izan du.