MONDRAGON ASSEMBLYK BERE LEHEN LERRO AUTOMATIZATUA ENTREGATU DU KOSMETIKAREN SEKTORERAKO
1 otsaila, 2016
Mondragon Assembly Brasilek, zeinak soluzio automatizatuak egiten dituen, kosmetikaren sektoreko bere lehen proiektua entregatu du Brasilen egoitza duen sektore kosmetikoko nazioarteko bezero garrantzitsu batentzat.
Brasil sektore kosmetikoko hirugarren merkaturik handiena da mundu mailan. Lerroak “kit kosmetikoak” fabrikatzen ditu, eta orain dela hilabete bat baino gehiago produkzio fasean dago.
Mondragon Assemblyk osagai kosmetikoak ekoizteko lerro automatizatuak diseinatu eta fabrikatzen ditu. Filialak 15 pertsona dauzka dagoeneko, eta kosmetikaren merkatuan finkatzea espero du, neurrira diseinatutako lerro automatizatuak eskainiz.