Albisteak

Mondragon Assembly-k bussing makina automatiko berria kaleratu du

19 uztaila, 2021

Garapen berriak ahalbidetzen du azken teknologiak, hala nola BIPV teknologia eta HJT zelulen teknologia, dituzten eguzki panelen string-ak interkonektatzea.

Moduluen arkitekturaren teknologiak eta zelulen teknologiak ere bilakaera esponentziala izan dute azken urteotan, eta Mondragon Assemblyk garapen berriak bilatzen jarraitzen du, aurrerapen horiei aurrea hartu eta bezeroei merkatuko irtenbiderik onena eman ahal izateko.

Interkonexiorako makina berria garatzea izan da Mondragon Assemblyk lortu duen azken mugarria, eta abangoardiako teknologia duen makina hori merkatura atera du. Moldakortasuna, autonomia, kalitatea eta, batez ere, errendimendua dira makinaren ezaugarri bereizgarriak, merkatuan makina desberdina eta bakarra izatea eragiten dutenak; beraz, orain ere, berriro, jarraitu beharreko erreferente gisa agertzen da Mondragon Assembly merkatuan.

Interkonexio berria, autonomia handiagoa eta errendimendu handiagoa

Garatutako interkonexio berriarekin Glass-Backsheet edo kristala-kristala moduluak sortu daitezke, aurpegi bakarrekoak edo bi aurpegikoak, PERC, PERL eta PERT teknologiakoak, zelula osoekin eta zelula ebakiekin eratutakoak. Halaber, bateragarria da merkatuko teknologia aurreratuenak (esaterako, BIPV) edo eraginkortasun handiko zelulen teknologia (esaterako, HJT edo TOPCon) duten moduluekin. Zelulen dimentsioei dagokienez, makina berria bateragarria da merkatuan dagoen edozein zelula tamainarekin, baita M10 (182mm) eta M12 (210mm) zelulekin ere. Horrela, Mondragon Assemblyk balio teknologiko handiko produktuak eskaintzeko aukera ematen die bere bezeroei.

Zehaztapen teknikoei dagokienez, garapen berria ribbonen edo harien kopuru mugagabea interkonektatzeko gai da, orduko 120 moduluko zikloa eginez, geldialdirik gabeko 8 ordu baino gehiagoko autonomiarekin eta %99ko Uptime globalarekin.

Zehaztapen teknikoak kontsultatzeko, egin klik esteka honetan eta garapen berriaren datu orria ikusi ahal izango duzue.

Moldakortasuna eta etorkizuneko teknologietara egokitzeko gaitasuna

Eguzki energiaren munduan izandako aurrerapen teknologikoez jabetuta, Mondragon Assembly bere bezeroei irtenbiderik onenak emateko ari da lanean, bide batez epe luzerako bazkide teknologiko bihurtuta, bezeroari bere negozioaren bizitza osoan laguntza integrala eskainiz eta teknologia berrietan eta etorkizunekoetan aholkularitza espezializatua emanez.

Bideoa

Harremanak Newsletter