Albisteak

Mondragon Assemblyk bere jabetza intelektuala partekatzen jarraitzen du

19 urria, 2020

Euskal taldeak eta Txinako Autowell Technology Co. enpresak (ATW) akordio bat egin dute MONDRAGON Assemblyren patente bat partekatzeko.

Soluzio berritzaile honek produktibitatea areagotzen uzten die modulu fotovoltaikoen fabrikatzaileei.

Mondragon Assembly S.Coop.ek, industria fotovoltaikorako soluzioak eta ekipoak fabrikatzen diharduen Espainiako enpresak, eta ATWk, Txinan dagoen produktu fotovoltaikoetarako automatizazio ekipoen fabrikatzaile nagusietakoak, akordio bat egin dute Mondragonek patentatutako soluzio baten jabetza intelektuala partekatzeko. Ekipoaren funtzioa, «stringing jarraitua» izenekoa, tabbing eta stringing prozesuetan oinarritzen da, eta %15 areagotzen du zelulen orduko produktibitatea. Akordio horrren arabera, ATWk modulu fotovoltaikoen nazioarteko fabrikatzaile guztiei eskaini ahal izango die soluzio hori.

Mondragon Assemblyri buruz

www.mondragon-assembly.com

Nazioarte mailako talde bat da, automatizazio eta muntaketa soluzioen garapenean espezializatua. Gaur egun, Taldeak dagoeneko sei lantegi produktibo ditu Espainia, Mexiko, Frantzia, Alemania, Txina eta Brasilen, eta Indian filial bat. Gainera, bulego komertzialen sare estrategikoa dauka munduko ekonomian liderrak diren herrialdeetan.

Mondragon Assembly enpresa liderra da eguzki panelak eta bateriak fabrikatzeko ekipoen ekoizpenean. Giltza eskura erako ekoizpen lerroak eta sistema fotovoltaikoetarako eta baterietarako makinak diseinatu eta saltzen ditu. Mondragon Assemblyk hamabost urte baino gehiago daramatza fabrikazio teknologia berritzailea garatzen.

Eguzki panelak fabrikatzen dituzten industrietarako zerbitzu ugari eskaintzen ditu, tartean direla produktuak diseinatzeko aholkularitza, lehengaien hautaketa, eguzki panelen egiaztapena, ekoizpena handitzeko laguntza, langileen prestakuntza eta ezagutzaren transferentzia.

Baterien ekoizpenari dagokionez, Mondragon Assemblyk muntaketa lerro osoak eskaintzen ditu bai bateria eta modulu paketeen zein energia biltegiratzeko sistemen ekoizpenerako, bai ikerketa eta garapen makinen ekoizpenerako. Enpresak zelula zilindriko, prismatiko eta pouch erakoen ekoizpenerako soluzioak garatzen ditu.

Autowell Technology Co., Ltd.-ri buruz

www.wxautowell.com

Wuxi Autowell Technology Co., Ltd. industria fotovoltaikorako eta litio ioizko baterien industriarako automatizazio ekipoen fabrikatzaile bat da, 2010ean sortua eta 1.000 enplegatu baino gehiago dituena. Autowell industria fotovoltaikoaren premiak asetzera bideratutako ikerketetan eta garapenetan zentratu da, eta hainbat produktu kaleratu ditu bata bestearen ondoren (hala nola zelula fotovoltaikoen stringerra, laser bidezko ebakitzailea, zelulen ikuskapenerako sistema eta argi bidez induzitutako suberaketa labea), bezeroei produktibitatea areagotzen, lean fabrikazioaren eskakizunak betetzen eta lantegi adimendunak konfiguratzen laguntzeko.

2016an hasi zen litio ioizko baterien industriarako automatizazioa hornitzen. Bere bateria moduluek, bere pakete en muntaketa lerro adimendunek eta bere litio ioizko baterien ikuskapenerako sistemek bateria paketeeen fabrikatzaile nagusien onarpena dute.

2020ko irailaren bukaeran, enpresak 32 herrialdetako gutxi gorabehera 400 ekoizpen lantegiri eskaini zizkien zerbitzu, soluzio eta ekipo egonkor eta fidagarriak.

2020ko maiatzaren 21ean, Shanghaiko Burtsaren Technology Innovation Boarden barruan sartu zuten Autowell, 688516 kodearekin.

Harremanak Newsletter