Albisteak

Mondragon Assembly Kunshan-ek bere lantegi berriaren obrak bukatu ditu

14 urria, 2020

12 hilabetez lanak egiten aritu ondoren, bukatu da Mondragon Assemblyk Kunshanen (Txina) dituen instalazio berrien eraikuntza. Espero da lantegi berria urri erdialdera lanean egon ahal izatea.  

3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa eginda, instalazio berriek 3.000 metro koadroko leku zabala dute  tailerrerako eta 1.200 metro koadro gehiago bulegoetarako. Gainera, etorkizunean leku biak handitu ahal izango dira, 5.500 metro koadrora arte tailerra eta 2.000 metro koadrora arte bulegoak.

Taldea 2013an hasi zen Txinan ibilbidea egiten eta harrez gero herrialde horretan sendotzeko egin duen beste mugarri bat da egoitza berri hau. Urtez urte, Mondragon Assembly Kunshan haziz joan da, modu iraunkorrean eta etengabe, eta ez soilik salmentetan; bere esperientzia, ekipoa, ahalmenak eta kalitatea ere handituz joan dira, eta une honetan giltza eskura erako soluzio automatizatuetan erreferentea da sektore askorentzat automobilgintza, eguzki energia eta tresneria elektriko eta medikoaren sektoreentzat besteak beste.

Instalazio berriekin, Txinan hazten jarraitu ahal izango du konpainiak, Asiako herrialdean dituen bezeroei balio teknologiko handiko soluzioak eskaintzeko, aldi berean proiektu automatizatuen hornitzaile global sendo bihurtuta.

Mondragon Assembly Kunshani buruz

2013an eratu zen, eta gaur egun filialak 85 pertsona ditu plantillan, horien %70 ingeniariak izanik.  2020an, Konpainia 12 milioi euroko salmentetara iritsiko da.

Mondragon Assembly Taldeari buruz

Nazioarte mailako talde bat da, muntaketa soluzio automatikoen garapenean espezializatua. Sei ekoizpen lantegi ditu maila globalean: egoitza nagusia Aretxabaletan (Gipuzkoa, Espainia), eta besteak Mexikon, Frantzian, Alemanian,Txinan eta Brasilen; eta filialak ditu Indian eta MENA eskualdean. Hainbat sektoretan dihardu, hala nola automobilgintzan, eguzki energian, etxetresna elektrikoetako osagaietan, osagai elektronikoetan, gailu medikoetan eta kosmetikoetan

Harremanak Newsletter