Mondragon Assembly-k laster amaituko ditu hilean 14 miloi maskara egingo dituzten 4 makinak
Euskal kooperatibak aurreikusten du makinak apirilaren 15ean irtengo direla Txinatik
Proiektuak bere bidetik jarraitzen du, eta MONDRAGON ASSEMBLY KUNSHAN lanean ari da lau makinak apirilaren 15an irten daitezen Txinatik. Proiektu hau erronka bat da gauzatze epeari dagokionez, izan ere, lau astean makinak jada diseinatuta, muntatuta eta doituta egongo dira, ondoren Bexen Medicalen instalatzeko eta ekoizten hasteko.
MONDRAGON ASSEMBLYk esperientzia zabala eta goi mailako teknologia dauka medikuntzaren sektorean, oro har, eta maskaren fabrikazioan, bereziki, maskara modelo soilenak –kirugikoak, esaterako– zein modelo aurreratuenak –autoiragazleak, FFP1, FFP2 eta FFP3 motakoak, exhalazio balbularekin zein babularik gabeak– fabrikatzen baititu. Makina horiek, produktibitate maila handia eskaintzeaz gain, maskara kirurgikoen kasuan minutuko 100 pieza ere ekoizten baitituzte, Europako araurik zorrotzenak ere betetzen dituzte, esaterako EN15683 edo EB149:2001arauak. Denek, gainera, CE markari buruzko legea betetzen dute.
Erronka bat denboran eta kudeaketan, Covid-19ak eragindako egoera dela-eta
MONDRAGON ASSEMBLYk erabateko konpromisoa hartu du bere gaitasunetatik hoberena emanez COVID-19aren pandemiaren aurka munduan egiten den ahaleginean laguntzeko. Horretarako, laneko plan bereziak gauzatzen ari dira, mota horretako makinak oso epe laburretan hornitu ahal izateko (kasu honetan, 4 aste), ospitaleak eta osasun zerbitzu publikoak maskara kirurgikoez hornitzeko, pairatzen ari garen larrialdiko osasun krisiari aurre egiteko, hori baita helburu nagusia proiektuaren hasieratik.
Mondragon Assembly, soluzioen hornitzaile globala
MONDRAGON ASSEMBLYk Espainian, Frantzian, Alemanian, Txinan, Brasilen eta Mexikon ditu lantegiak, eta globalki hornitu ditzake mota horretako makinak.