60 MW-ko ekoizpen fotovoltaikoko lerro bat instalatuko du Mondragon Assemblyk
Mondragon Assemblyk bukatu berri ditu 60 MW-ko modulu fotovoltaiko baten fabrikazio lerro bat instalatzeko lanak Kairon (Egipto). Espero da Arab International Optronics (AIO) lantegiaren fabrikazio jarduerak 2019ko martxoan hasiko direla.
Arab International Optronics zerbitzu proiektuen erakunde nazional bat da (NSPO, ingelesezko siglen arabera) eta Egiptoko Defentsa Ministerioaren mende dago. 1982an ezarri zen Egiptoko inbertsio legearen ondorioz.
Aplikazio militar eta komertzialetarako sistema elektroniko, elektrooptiko eta optiko aurreratuak fabrikatzen eta saltzen ditu enpresak. Enpresa, egoitza Kairon duena (Egipto), 1984an eratu zen eta 1985ean hasi zen ekoizteko prozesuak egiten.
Egiptoko Indar Armatuek ezarritako fabrikazioko enpresa gakoetako bat da AIO, tokiko industrien ahalmena garatzeko eta puntako teknologia duten behatxuloak eta haiei lotutako ekipoak fabrikatzeko autosufizientzia lortzeko.
Fabrikazio lerroak malgutasun handia dauka, 60 eta 72 zelulako moduluak ekoizten uzten baitu, beira bikoitzekoak eta aurpegi bikoak.
Lerroak 40 modulu baino gehiago ekoitzi ditzake orduko. Makina konpaktu eta ergonomikoen produktibitatea handia denez, beharrezkoak diren operadoreak eta mantentze lanak gutxiago dira, merkatutko teknologiarik hoberenak erabiltzen baititu: infragorrien teknologiak eta indukzioarenak, gizona-makina arteko interfaze soila eta erabiltzen erraza baitute.
Proiektuaren gainean galdetuta, HAYTHEM ZHIOUAk, MENA eskualderako Mondragon Assemblyk duen salmenta zuzendariak, hau esan zuen: «Lerroa instalatu dugu jada bezeroaren instalazioetan, eta baieztatu dezaket 2019ko otsailean jarriko dela martxan, beranduen jota ere.
ZHIOUAk hau gehitu zuen: «Ez da Egipton dugun lehen proiektua, izan ere, une honetan 100 MW-ko ahalmena duten ekipoak bidaltzen ari gatzaio herrialdeko beste bezero bati».
Negozioan eginak dituen 40 urteei esker, une honetan MONDRAGON ASSEMBLY eguzki energiaren alorrean diharduen eta modulu fotovoltaikoak fabrikatzeko giltza eskura erako lerroak hornitzen dituen enpresa ospetsua da munduan.
IGOR HERRARTEk, EMEA eskualderako salmenta zuzendari globalak, esan zuenez, «15 urte baino gehiago daramatzagu eguzki energirako teknologia berritzaileak saltzen, eta AIOrako egin dugun ekoizpen lerro hau Mondragon Assemblyk MENA eskualdean instalatzen duen zazpigarrena izango da. Ezagutza praktikoen transferentziarako programa osotu bat ere badugu. Programa hori egokitu daiteke bezeroen eskakizunak asetzeko, tartean direla moduluen diseinua eta egiaztapena, lehengaiak, ekoizpen handitzeak, prestakukntza eta mantentze lanen gaineko programak».