Albisteak

Mondragon Assembly Frantziak bere instalazioak handitu eta berritu ditu

5 urria, 2018

MONDRAGON ASSEMBLYk Orangen, Frantzian, duen lantegiak arrakastaz bukatu ditu bere instalazioak handitzeko eta berritzeko lanak. Azken urteetan, salmenten zifrak nabarmen egin du gora, bai eta fabrikatutako lerroen konplexutasuna eta Mondragon Assemblyren ekipoen erosleak diren sektoreak ere.

Handitze lanekin instalazioak ia 400 metro karratu handiago dira. Horrez gain, gela zuri bat eraiki da, zeinarekin batez ere eguzki energiaren sektorerako, sektore aeroespazialerako eta medikuntzako sektorerako egiten diren lerro sentikorrak fabrikatu ahal izango diren. Laborategia ere handitu da, eta oso tresna aurreratuekin hornitu da.

Bitarteko teknikoak erabat berritu dira, eta gaur egun potentzia elektriko handiago dute. Energi sare pneumatiko berri bat ere badute, kontsumoen kontrol aurreratuarekin, ingurumena errespetatzeko eta ekoizpen ekologikoan laguntzeko. Era berean, bulego komertzial guztiak, ingeniaritzakoak eta zerbitzuetakoak berritu dira. Duela aste batzuk egin zen inaugurazioa, konpainiako pertsonen eta hornitzaile batzuen parte hartzearekin.

MONDRAGON ASSEMBLY FRANTZIA liderra da Frantzian automobilgintzaren eta osagai elektrikoen sektoreetarako muntaketa lerro automatikoen hornikuntzan. I+G ekipo indartsua eta oso aktibo dauka sektore aeroespazialean, eguzki energiaren sektorean, eta elektronikaren eta farmazeutikaren sektoreetan.

Harremanak Newsletter