Mondragon Assemblyk lehentasunezko elkartze hitzarmen bat izenpetu du Meyer Burgerrekin, ekipo modularraren garapenean eta haren SWCT™ ekipoaren fabrikazioan elkarrekin aritzeko
Mondragon Assemblyk jakinarazi du lehentasunezko elkartze hitzarmen bat izenpetu duela Meyer Burger Technology Ltd enpresarekin, zeina erdieroaleen teknologian oinarritutako prozesu eta sistema berritzaileetan espezializatuta dagoen talde teknologiko internazionala baita. Energia fotovoltaikoa da enpresaren negozio arlo nagusia (eguzki energiaren industria), baina bere konpetentzietan eta teknologietan optoelektronikaren eta erdieroaleen arlo ezagunak ere sartzen dira, bai eta material erdieroaleetan oinarritutako gama altuko merkatu bereziak ere. Bai Meyer Burgerrek bai Mondragon Assemblyk mugarri estrategikotzat jotzen dute hitzarmena, FV moduluen sektorean lider teknologiko globalak diren bi enpresak are gehiago indartuko baititu.
Kontratu eta integrazio bidezko fabrikazioan duen esperientziari esker, Mondragon Assembly esternalizaziorako bazkide ezin hobea da Meyer Burgerren SmartWire konektibitate teknologiarako ekipoak ekoizteko. Lehentasunezko elkartze hitzarmenarekin Meyer Burgerrek probetxu atera ahal izango dio Mondragon Assemblyn jada dauden fabrikazio sare internazionalari eta hornitze kateari. Mondragon Assemblyrentzat, berriz, hitzarmenak aukera emango dio zelulen konexiorako teknologia fabrikatzeko gaur egun merkatuan dagoen ekiporik errentagarriena ekoizteko, bai eguzki zelula monokristalinoetarako, bai polikristalinoetarako. Kontratuaren arabera, Mondragon Assemblyk aurreikusi du beranduenez 2018ko laugarren hiruhilekoan hastea SWCT™ ekipoa ekoizten Meyer Burgerrentzat. 2018aren amaieran, Meyer Burgerrek SWCT™ ekipoa fabrikatzeari utziko dio Thunen, Suitzan, baina Ikerketa eta Garapen lanak egiten jarraituko du, bai eta SWCT™ teknologiaren marketin lanak eta salmentak ere. Meyer Burgerrek SWCT™ produktuarekin zerikusia duten patenteak, marketina eta salmenta jarduerak kudeatzen jarraituko du.