Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY FRANTZIAK COMBILASER PROIEKTU EUROPARRAREN PARTZUERGOA HARTU DU ORANGEN

22 maiatza, 2017

Pasa den maiatzaren 9an eta 10ean, MONDRAGON ASSEMBLY FRANCEk COMBILASER proiektu europarra garatzen ari den Partzuergoaren lan bilera hartzeko ohorea izan zuen.  Lan saioetan karga prozesuan eta laser soldadurakoan autoikaskuntza eta adimen artifiziala aplikatzea ahalbidetuko duen teknologiaren garapenean egiten ari diren aurrerapenak aztertu ziren. AET, Orkli eta TM Comaseko plantean batera egiten ari diren hiru prototipoetara bideratu dira nagusiki lanak, izan ere, prototipoak laster instalatuko dira garapenen funtzionamendu egokia egiaztatzeko. 3 urteko proiektua da, eta orain bere faserik praktikoenean eta zehatzenean sartuko da. Aztertu zen, halaber, prototipoen emaitza ona frogatu ondoren zer elkarlan egin daitekeen.

Bilera teknikoak osatzeko, agenda kultural bat prestatu zen arratsalderako, non lantaldeak Orangeko Antzoki Zaharra atseginez ikusi ahal izan zuen. Antzokia Gizateriaren Ondarearen izendapena du, Unescok emanda, eta munduan hoberen kontserbatuetako bat da, eta I. mendean, Cesar Agustoren erreinaldian, eraikia.  Fatxada eszeniko oso handia du, 103 metro luze eta 37 metro garai, eta gaur egun Europako opera jaialdirik garrantzitsuenetako bat egiten da bertan.

Harremanak Newsletter