Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY FRANTZIAK ERRODAMENDUEN AKABERAK EGITEKO ETA EGIAZTATZEKO LERRO BAT ENTREGATU DU

13 martxoa, 2017

Duela gutxi, Mondragon Assembly Frantziak boladun errodamenduen akaberak egiteko eta egiaztatzeko lerro automatiko oso bat entregatu du.

Instalazioak hiru estazio independente ditu, bai eta kargarako eta deskargarako guneak ere, horiek denak elkarrekin lotuta daudela.  Egin dituen eragiketen artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, errodamenduaren kalitatea egiaztatzekoak, teknologia sonikoaren bitartez egiten baitira; markaketa eta laser bidezko monitorizazioa; eta barruko jokoaren kontrola, mikretako doitasunekin. Era berean, hainbat elementu gehitzen zaizkio errodamenduari bukaeran.

Mondragon Assembly 1994az geroztik dago presente Frantzian, eta une honetan funtsezko erreferente da muntaketa automatikoaren eta industriako automatizazioaren eremuan. Muntaketa lerroak hornitzen dizkio munduko osagai fabrikatzailerik nagusiei.

Harremanak Newsletter