Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLYK BESTE PROIEKTU GLOBAL BAT LORTU DU AUTOMOBILGINTZAN

27 otsaila, 2017

Mondragon Assemblyk beste Proiektu Global bat eskuratu du autozatien fabrikatzaile nagusietako baten eskutik, hozgarri depositu bat mihiztatu eta probatzeko zelula automatiko baten diseinurako eta garapenerako. Proiektuak, berez, zi zelula independentek osatuta dago. Bi zelula horiek Mexiko eta Txinan fabrikatu eta instalatuko dira aldi berean, 2017ko lehen erdian. “Beste aurrerapauso bat gehiago da, gure bezeroekin elkarlanean arituta proiektu globalak garatzearen alde egiten dugun apustuan, dugun 40 urteko esperientzian eta Txinan, Mexikon, Alemanian, Espainian, Frantzian eta Brasilen ditugun lantegi sendoen bidez, eta Indian zabaldu berri dugun enpresaren bidez, munduan dugun presentzian oinarrituta”, gure zuzendari nagusi Luis Mari Imazek esan duenez.

Harremanak Newsletter