Uncategorized @eu

MONDRAGON ASSEMBLYKO EGUZKI NEGOZIOAK HAZTEN JARRAITUKO DU 2017AN

30 urtarrila, 2017

2017a urte historikoa izango dela aurreikusten da Mondragon Assemblyko eguzki negoziorako, izan ere, giltza eskura erako lerroak hornituko ditu 1Gw baino gehiagoko ekoizpen ahalmen merkatuarekin, soluzio mota horretan munduko erreferente bihurtuta.

Proiektuak munduko geografia osoan zabalduta daude, eta herrialde hauek nabarmentzen dira, besteak beste: Txina, India, Tunisia, Burkina Faso eta Brasil.

Giltza eskura erako lerroak hornitzeaz gain, lerroak merkatuko estandar berrietara moldatzeko proiektuak ere egingo ditu, bai eta aholkularitza eta know-howa transferitzeko zerbitzuak emango ere.

Kontuan izanda urtarrileko eskari zorroa, Mondragon Assemblyk 20 milioi euro baino gehiagoko salmentak edukiko ditu 2017an, eta hala azken urteetako hazkunde dinamikari eutsiko dio.

Harremanak Newsletter