MONDRAGON ASSEMBLYK 150MW-EKO FRONT LINE BAT GARATU DU
Mondragon Assemblyk, aplikazio fotovoltaikoetarako soluzio automatizatuetan liderra baita, urtean 150 MW ekoizteko ahalmena duen Front Line bat garatu du.
Lehengaien kostuen jaitsiera dela-eta, energia fotovoltaikoa merkatuko energiarik merkeenetako bat da une honetan, azken urteetan hazkunde esponentziala eduki eta gero.
Hazkunde horri aurre egiteko, moduluen fabrikatzaileek ekoizpen lerro gero eta handiagoak behar dituzte, bai eta gero eta automatizazio maila handiagoa dutenak ere, eta, hori dela-eta, Mondragon Assemblyk merkatuko Front Linerik modernoena garatu du.
Front Linea, berez, MTS 2500 modeloko bi tabber and stringerrek eta IC150 interkonexio sistema batek osatuta dago. Fron Line hau 6 busera arteko zelulak dituzten panelak fabrikatzeko diseinatuta dago.
Tabber MTS 2500
MTS 2500 modeloko tabber and stringerrak 240 zelula ekoitzi ditzake garbiki orduko, soldadura pista bakarrean; beraz, merkatuko azkarrena da. Bere ekoizpen ahalmenagatik ez ezik, bere tamainagatik ere nabarmentzen da, izan ere, 7,5 m2 baino ez ditu behar. Horrela, ekoizpen handiko lineak leku txikiagoan instalatzen uzten du.
IC150
Zelula fotovoltaikoetako busbar kopurua handitzen den heinean, bussinga edo soldadura interkonexioarekin egiteko prozesua botila lepo bihurtzen da ekoizpen kate askotan. Mondragon Assemblyren IC150ak ekoizpen erritmoa handitzen uzten die fabrikatzaileei, une oro produktuaren kalitatea bermatuta.