MONDRAGON UNIBERTSITATEAK ETA MONDRAGON ASSSEMBLYK HITZARMENA IZENPETU DUTE MEXIKON
- Unibertsitateak MONDRAGON Assemblyrekin lankidetza hitzarmena izenpetu du, lerroen automatizazioan espezializatutako enpresa baita.
- Asmoa da MONDRAGON Korporazioak Espainian duen lankidetza eta integrazio eredua kopiatzea.
- Unibertsitateko ikasleentzako laguntza proiektuak erraztuko ditu eta Assemblyko langileei bekak eskainiko dizkie.
Mexiko, Queretaro, 2016ko urriaren 5a.- Mondragon Korporazioko enpresek Espainian duten lankidetza sarea errepikatzeko asmoarekin, MONDRAGON Mexiko Unibertsitateak eta MONDRAGON Assembly automatizazioko enpresaren Queretaroko lantegiak lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten ikasleen eta langileen garapenean laguntzeko, adierazi zuen Rafael Villedak, unibertsitateko Ikasleen Gaietarako zuzendariak.
Hitzarmenaren asmoa da firmaren enpresek Espainian duten laguntza ereduaren kopia bat egitea, ikasleak Korporazioaren lan guneetan sartu ahal daitezen eta, aldi berean, enplegatuek prestakuntza eskuratzen jarraitzeko aukera eduki dezaten.
“Izan ere, Espainiako Unibertsitatea taldeko konpainiak giza kapitalaz hornitzeko jaio zen, merkatuaren eskakizunen arabera”, zehaztu zuen Villeda Lugok.
MONDRAGÓN Assembly ekoizpen lerroak automatizatzen espezializatuta dago, hainbat merkatutan, hala nola automobilena, eguzki energiarena, osagai elektronikoena, ekipo medikoarena, etxetresna elektrikoen osagaiena eta kosmetikarena.
Aurtengo otsailean, etxeak Queretaroko bere lantegi berria inauguratu zuen, bere soluzioen eskariek izandako gorakadak bultzatuta. Mexikoko lantegi berriak makina bereziak eta eguzki alorreko makinak fabrikatzen ditu.
Hitzarmenaren menpe, unibertsitateko ikasleek bere laguntza proiektuak egin ahal izango dituzte, eta horrela bi urteko lan esperientziarekin amaituko lukete karreretako edozein, Unibertsitatearen ikaskuntza ereduak ezartzen duenari jarraituta.
Langileei, berriz, lizentziaturak egiteko bekak eskainiko zaizkie, bai beraientzat bai beraien seme-alabentzat, bai eta ikastaroak, diplomak eta maisutza ikasketak on line egiteko aukera ere, %10etik %50era arteko deskontuekin sistema birtualean, zuzendariak zehaztu zuenez.