Albisteak

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO ROBOTEK TALDEAK IRABAZI DU FIRST TECH CHALLENGEREN EUROPAKO FINALA

1 martxoa, 2016

Mondragon Unibertsitateko prestakuntza zikloko Robotek taldeak First Tech Challengeren (FTC) Europako finala irabazi du, Siberiako errusiar taldearekin batera. Horrenbestez, World Festival munduko finalean lehiatuko dira, zeina apirilean jokatuko den Saint Louisen (AEB). Robotek Robotaren Diseinurik Onenaren Saria ere irabazi du.
First Tech Challenge (FTC) lehiaketa First Lego League (FLL) ezagunaren goi mailako kategoria da.. Robotikako lehiaketa hori 18-23 urteko ikasleei zuzenduta dago, eta kideek robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar dute, modu autonomoan zein telegidatuan lan egiteko gaitasunarekin, aurrez zehaztutako joko arau batzuen arabera.
Mondragon Assemblyk proiektuan parte hartu du, Mondragon unibertsitateko taldearen babesle moduan.

Harremanak Newsletter