Albisteak

MONDRAGON ASSEMBLY-K OSAGAI TERMOPARENTZAKO AZKEN BERRIKUNTZAK AURKEZTEN DITU

15 ekaina, 2015

2015eko maiatzaren 6 eta 7an Ordizian (Espainia) kokatutako IK4-LORTEK I+G zentroan COMBILASER partzuergoaren bigarren bilera burutu zen
Topagunearen helburu nagusia, partzuergoaren COMBILASER proiektuaren inplementazioko lehen bost hilabetetan egindako ekintzen aurrerapenak ebaluatzea izan zen. Bazkideak (lan multzoen koordinatzaileak) programatutako lehen ekintzen arduradun gisa, lortutako aurrerapenen eta datozen hilabetetan hartu beharreko arduren berri eman zuten.

COMBILASER proiektuko erabilera kasu baterako, hasierako argiztapen konfigurazio planetan pauso garrantzitsuak egin dira; horretaz gain, galdaketa multzoen jarraipenerako sistemen diseinurako prozesuak martxan daude eta gaur egun kasu bakoitzera egokitutako autoikaskuntza sistemaren hiru bertsio garatu ari dira.

Partzuergo bilera honetako helburu garrantzitsua bazkideei Orkli-ko erabilera kasuaren berri ematea izan zen; horretarako bazkideek Orkliko eraikinak bisitatu zituzten ( mundu mailako liderra den enpresa produktu hauen ekoizpenean; eragingailuak, termopareak (sentsoreak) eta sistema termoelektrikoetako bestelako segurtasun osagaiak, etxetresna sektorerako bereziki diseinatutakoak).

Bazkideak Ordiziako IK4-LORTEK I+G zentroa ere bisitatu zuten, eta bertan COMBILASER proiektuko inplementazioaren arrakastarako lantaldea eta LORTEKek horretarako eskainiko dituen gaitasunak erakutsi zitzaizkien.

Proiektuko bazkideek datozen hilabetetan proiektua jende gehiagorengana aurkezteko aukeren inguruan eztabaidatu zuten. Horretaz gain, laser teknologia arloan berezitutako jarduera eremuan, Europar Batasuneko Horizonte 2020 ikerkuntza eta berrikuntzarako programak diruz lagundutako laser teknologiako beste proiektu batzuk aurkitu eta sinergiak topatzeko beharraz ere eztabaidatu zuten.

Harremanak Newsletter