MONDRAGON ASSEMBLYK “GTS18” MERKATURATU DU: TABBER & STRINGERRIK AZKARRENA
Mondragon Assembly liderra da nazioarteko merkatuan modulu fotovoltaikoetarako ekoizpen ekipamenduen garapenean eta fabrikazioan, eta “GTS18” belaunaldi berriko tabber & stringer sistema merkaturatu du, orduko 1.800 eguzki gelaxka soldatu garbi ekoizten dituen sistema.35 urte baino gehiagoko esperientziarekin, prest dago orain munduan dagoen konbinazio moldakorrenetako bat duen tabber & stringer makinarik azkarrenetako bat merkaturatzeko.
Mondragon Assemblyren GTS18ak infragorrien bidezko soldadura teknologia erabiltzen du, mantentze lanak, modelo aldaketa eta diagnostikoa errazagoak izan daitezen. Gainera, tabber & stringer makina berriak aurrerapen teknologiko berrienak baliatzen ditu gelaxken haustura minimizatzeko. Makina modular bakuna da, baina aldi berean sendoa, malgua eta ergonomikoa, eta gelaxkak kargatzeko autonomiarik handiena du, eta hori dela-eta airearen eta instalatutako energiaren kontsumoa nabarmen murriztu du.
GTS18aren ezaugarri nagusiak:
Gelaxkak begiz posizionatzea, ukitzea saihesteko eta, beraz, haustea saihesteko.
Fluxua “egin ahala” banatzeko gailua, zelula ukitu gabe.
Konkorduraren aurkako sistemak, irtengunearen zurruntasuna hobetzeko
Prozesu anitzen konfigurazioak, modelo edo modulu berak prozesuko hainbat parametro hartu ahal izan ditzan, erabiltzen diren materialen arabera.
Malgutasuna zelulen modelo eta neurri desberdinak prozesatzeko, aldatzeko denbora gutxirekin.
Mondragon Assemblyren produktuak ezagunak dira beren doitasunagatik, egiaztatutako fidagarritasunagatik eta errendimendu maila handiagatik, teknologia berritzaileen erabileraren ondorio dira (manipulazio sistemak, robotika, banaketa teknologiak, transferentzi sistemak, ikusizko sistema, laser bidezko soldadura…), eta bere bezeroen errekonozimendua dute, dagozkien industrietan liderrak direlarik.
GTS18 tabber & stringerraren neurriak hauek dira: (A x L x H) 5900 x 2000 x 2100 mm, era pisua hau:4.200 kg. Kontsumitzen duen potentzia 26kW/h da eta instalatutakoa, berriz, 70kW.Martxan dagoela 1.200 Nl/min aire kontsumitzen du.